Arabako Foru Aldundiaren Euskararen Foru Zerbitzuak, AFDArekin elkarlanean, 2026an Arabako klub eta federazioetan aritzen diren kirolari, entrenatzaile eta epaileei eskaini nahi die ENTRENAMENDU PSIKOLOGIKOA euskaraz egiteko aukera. Jakin nahi duzu zertan datzan entrenamendu honek? SAKATU HEMEN

Jarduera EUSKARAZ izango da, eta parte hartzaileen entrenamendu prozesuetan gako estrategikoa izateaz gain, hizkuntza ohiturak garatzeko aukera ere emango du.

4 parte hartzaile hautatuko dira programan parte hartzeko interesa azaltzen duten pertsonen artean. Prestakuntza jarduera bakoitzak 6 saio izango ditu (aurrez aurre edo online egiten daitezke)

***Parte hartu ahal izateko, kirolean euskararen erabilera aktibatzeko eta sozializazioan eragiteko konpromezuak hartu beharko dira. SAKATU parte hartu ahal izateko baldintzak irakurtzeko. Parte hartu nahi duzu?

Eman izena! SAKATU HEMEN