Arabako Kirol Federazioen Elkarteak, Arabako federazioei kontsulta egin ondoren, Gipuzkoako hainbat federaziok Eusko Jaurlaritzari gure autonomia erkidegoan eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko agindua baliogabetzeko eskaerari buruz egindako komunikatuarekin bat egitea erabaki du.

Eskaera hori Arabako Foru Aldundiari helaraziko zaio, hark urtarrilaren 24rako deitutako bileran.
Eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uzteko agindua baliogabetzeko eskaera adin goiztiarretan egiten den jarduera fisikoaren garrantzian oinarritzen da, ongizate fisikoan zein mentalean laguntzen baitu, federazioek aspalditik ezarri ditugun protokoloek kirola egitea segurua dela bermatzen baitute.

Komunikatua PDFn